EU · EN

e-ROLda

e-ROLda

e-ROLda BVI lexikoian eta EPEC-RolSem corpusean dagoen informazioa arakatzea ahalbideratzen digun tresna da1. Sisteman sartzen garenean, informazio orokorra eta horren gainean bilaketak egiteko aukera ematen zaigu. Bilaketa zenbait ezaugarri orokorren arabera egin daiteke: i) euskal aditza, ii) euskal aditzaren adiera jakin bat edota iii) PB-VNeko aditz-adiera. Corpusean bilaketa zehatzagoak egiteko aukera ere eskaintzen digu tresnak, hala nola, argumentu zenbakia edo balentzia (Arg0, Arg1, ...), PB-VNeko rol semantikoa, EADBko (Euskal Aditzen Datu Basea) rol semantikoa, deklinabide-kasua edota hautapen-murriztapena. Tresnak atal pribatu bat du baimendutako hizkuntzalariak BVI lexikoia editatzeko aukera ematen duena.

    Aditz-sarrera bakoitzak duen informazio bi eremutan banatzen da:

  1. 1- Aditz bakoitzaren egitura sintaktiko-semantikoak (BVI)
  2. 2- Estekak PropBank (PB), FrameNet (FN) eta EuskalWordNetera (BWN)
  3. 3- Corpuseko aditzaren agerpenak (EPEC-RolSem)

 

Beraz, tresna honi esker, BVI lexikoian gordetzen den euskal aditzaren informazio sintaktiko-semantikoa eta aditz-adiera horiek beste baliabide semantikoetara dituzten loturak ikusteaz gain, aditzak EPEC-RolSem corpusean dituen agerpenak ere ikus ditzakegu.

Euskarazko predikatuak aztertzeko ingurunea
Ainara Estarrona
ainara.estarrona@ehu.eus
Online
Hizkuntza
UPV/EHU
HiTZ zentroa - Ixa taldea
idatzizkoa