EU · EN

1. workshopa: azpiegitura diseinatzen (2021)

Bigarren hizkuntzen ikasketa

Poster honetan, aurretik ditugun ebidentzietan oinarrituz, bigarren hizkuntzen ikasketa prozesua nola erraztu daitekeen ikertzen dugun azaltzen da. Eleaniztunen hizkuntza guztiak denbora guztian aktibatuta edukitzeak elkarri eragitea dakar. Elkarreragin horretan, H1aren aktibazioak H2aren ikasketa prozesua errazten duela erakutsi dugu. H2ko egitura bat ikasi behar dugunean, errazagoa egingo zaigu egitura hori lehendik dakigun H1ean badago, ez badago baino eta ezagunak diren hitzek (adib. hitz kognatuak), prozesatze baliabideak libre uzten dituzte beste prozesamendu batzuk egiteko (adib. sintaxirako).

Horrez gain, eskuartean ditugun proiektuen berri ere ematen da. Esaterako, nola prozesatzen diren akats gramatikalak maila ezberdinetan eta nola lagun dezaketen hiztegi kognatuek natiboen moduko prozesamenduan, edo hizkuntza
batetik bestera aldatzean.

Azkenik, ikerketa hau egiteko ditugun baliabideak eta aurrera jarraitzeko beharko genituzkenak zerrendatzen dira.

Univertsitatea edo erakundea: 
EHU/UPV
Ikerkuntza taldea: 
Gogo Elebiduna
Autorea: 
Kepa Erdozia
Emaila: 
kepa.erdozia@ehu.eus

BIM eta SAHCOBA Morfosintaktikoki etiketatutako euskarazko corpus historikoa eraikitzen

Basque in the Making (BIM): A Historical Look at a European Language Isolate eta Syntactically Annotated Historical Corpus in Basque (SAHCOBA) morfosintaktikoki etiketatutako corpus historiko bat eraikitzeko bi proiektu dira. Corpus honek, morfosintaktikoki etiketatua egoteaz gain, metadatuen egitura aberatsa  izango du. Gure datu-baseak aukera emango digu bilaketa konplexuak egiteko: hitzak, lemak, kategoria gramatikalak, kategoria gramatikalen konbinazioak edo egitura morfosintaktiko jakinak bilatu ahal izango dira corpusean zehar. BIM proiektuak XV. eta XVIII. mende bitarteko lanik esanguratsuenak biltzen ditu euskalki historiko guztiak kontuan hartuta; SAHCOBA proiektuak, berriz, XVIII. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera arteko testuak jasoko ditu. BIM eta SAHCOBA diziplina arteko proiektuak dira, eta bertan hizkuntzalaritzako eta hizkuntza naturalaren prozesamenduko adituek hartzen dute parte.

Univertsitatea edo erakundea: 
EHU
Ikerkuntza taldea: 
HiTZ-Ixa
Autorea: 
Ainara Estarrona, Izaskun Etxeberria, Ricardo Etxepare, Manuel Padilla-Moyano, Ander Soraluze, Kike Fernández
Emaila: 
ainara.estarroa@ehu.eus

TRALIMA-ITZULIK ikerketa-taldea

TRALIMA/ITZULIK taldearen egitekoa kulturen arteko itzulpena eta hartuemana ikertzea da, nola literaturan hala ikus-entzunezkoetan (hots, inprimatuta plazaratzen den kultura tradizionala eta ikus-entzunezkoen bidez iristen dena), ikuspegi historikoa eta deskribatzailea erabilita, eta teknologia berrietako tresnak erabilita (Humanitate Digitalak). Hala, orain arte landu ditugun ikerketa-lerroen ardatza izan da idatziz nahiz ikus-entzunezkoetako itzulpenek agertzen dituzten mekanismo linguistikoak, kulturalak eta sozialak aztertzea. Ikerketa horiek ikuspegi historikoa erabilita egin ditugu, metodologia deskribatzaile komun batez baliatuta, eta teknologia berriak garatu eta aplikatu ditugu. Hain zuzen ere, lan egiteko modu hori bihurtu da taldearen ezaugarri nagusi.

Univertsitatea edo erakundea: 
UPV/EHU
Ikerkuntza taldea: 
TRALIMA-ITZULIK
Autorea: 
Elizabete Manterola eta Zuriñe Sanz
Emaila: 
elizabete.manterola@ehu.eus; zurine.sanz@ehu.eus

Pages