EU · EN

Education

Bizkaieraren Bideoteka

Bizkaieraren Bideoteka

Berton, Bizkaiko herrietan egiten dan euskeraren barri izango dozu hainbat modutara: grabazinoak entzunez, testuen transkribapenak eta barriemoilearen datuak ikusiz, eta abar. Material guztia aurkitzeko bilatzaile bat erabiliko dozu, eta bertan testu moeta, herria edo eskualdea aukeratuz, zeuk gura dozun materialea lortuko dozu, hala nola, kantak, ipuinak, esaldiak, narrazinoak, esakuneak. Erabiltzaile aurreratuak bilaketa aurreratuko tresna bat be eukiko dabe.

Bideoteka honen bidez, parebako altxorra dan Bizkaiko euskerea guztion esku itxi gura dogu, gaur egun bizkaiko herrietan egiten dan euskera hori; era berean, jadanik iragana dan bizimodu eta mundu baten erakusgarri izan daiteke Bideoteka honetan aurkituko doguna. Bizkaieraren Bideoteka honen bidez, datozan belaunaldiek Bizkaiko euskerea, guztion euskerea zelakoa dan eta izan dan jakitea gurako genduke, gure hizkuntzaren geroa atzera eta herrira begiratu barik jorratu ez daiten.

BizkaiFon
Inma Hernaez
inma.hernaez@ehu.eus
Online
Hezkuntza

Gizapedia

Gizapedia

Gizapedia giza eta gizarte zientzien arloan kalitatezko artikuluak biltzen dituen entziklopedia irekia da. 2024ko urtarrilean, euskaraz 6.000 artikulu baino gehiago biltzen ditu hainbat alorretan, hala nola, antropologian, soziologian, filosofian, ekonomian, estatistikan, informatikan eta hizkuntzalaritzan.

Gizapedia giza eta gizarte zientzien arloan kalitatezko artikuluak biltzen dituen entziklopedia irekia da.
Josemari Sarasola Ledesma
josemari.sarasola@ehu.eus
Online
Hezkuntza
Gizapedia
Idatzizko testuak