EU · EN

Goi-mailako testu akademikoak lantzeko baliabideak eta tresnak

Ezinbestekoa da hizkuntza bat erabiltzea eremu akademikoetan, eremu horretako adierazpide-
baliabide bereizgarriak garatu ahal izateko. Izan ere, hizkuntza-komunitate batek baliabide horiek garatzeari uzten dionean, erabilera-eremu espezializatuak galtzeko arriskua du (Lauren et al., 2022). Nahiz eta eremu akademikoen konkista erabakigarria izan den euskara biziberritzeko (Zabala, 2019), erregistro akademikoak oraindik ez daude erabat garatuta, ezta egonkortuta ere (Zabala et al., 2011; Zabala et al., 2021). Lan honetan euskararen erregistro akademikoen garapenean laguntzeko eta garapena bera ikertzeko sortu ditugun eta aberasten jarraitzen dugun baliabideak eta tresnak deskribatuko ditugu: Garaterm corpusa, TZOS (Terminologia Zerbitzurako Online Sistema) datubase terminologikoa eta Testu Akademikoen Idazketarako Laguntza Tresna (HARTA/TAILA) elebiduna, hurrenez hurren. Garapen-lan horietaz gain, helburuen artean ditugu alor akademikoan erreferentziazko lan-ingurunea izatea eta lankidetzak bilatzea, sare dinamiko nahiz kolaboratiboak sortzeko helburuaz eta datuen elkarreragintasuna jomugan.

 

Univertsitatea edo erakundea: 
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Ikerkuntza taldea: 
Ixa taldea, Hitz Zentroa
Autorea: 
Igone Zabala, María Jesús Aranzabe, Izaskun Aldezabal
Emaila: 
izaskun.aldezabal@ehu.eus