EU · EN

Euskarazko zientziaren ezagutza-grafoa eraikiz

 

Aurkezten dugun proiektu hau Humanitate Digitalen esparruan kokatzen da. Euskarazko ekoizpen zientifikoa biltzen duen INGUMA datu-basea (https://www.inguma.eus/) abiapuntu gisa hartuta, bi urrats eman nahi ditugu: batetik INGUMA-ren edukiak Datu Lotu Irekiak paradigmara pasatzea, web semantikoaren teknologiak baliatuz euskal ekoizpenaren azterketa bibliometriko berriak ahalbideratzeko; bestetik berriz, euskal ekoizpena Wikidatarekin lerrokatzea, ezagutza-grafo handienarekin, euskal zientzialarien eta beren produkzioaren ikusgarritasuna handituz.

Helburu orokorra, euskarazko ekoizpen zientifikoa mundu mailako ekoizpenaren testuinguruan erakutsi eta aztertzeko bidea zabaltzea da, INGUMA plataformaren bertsio publiko berri bat garatuz. Plataforma berriak gordailu digitala ere izango du, euskarazko produkzio akademikoa jaso eta dokumentuetara sarbidea emango duena.

Gure proiektua DARIAH europar sarearen helburuekin lerrokaturik dago eta gure asmoa da WG Bibliodata sareko kide bihurtzea, antzeko proiektuetan Europa mailako ikerketa proiektuetarako lankideak topatzeko.

Univertsitatea edo erakundea: 
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
Ikerkuntza taldea: 
Goimailako Online Institutua (GOI)
Autorea: 
Aitzol Astigarraga, Marije Bidaguren eta David Lindemann
Emaila: 
a.astigarraga