EU · EN

HarilkAI proiektuarenaurkezpena. Gizarte eta Komunikazio Zientzietan adimen artifizialaren erabileren prototipatzea

Poster honen bidez, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean martxan jarriko den HarilkAI ikerketa proiektuaren abiapuntua aurkeztuko dugu. Proiektuaren asmoa Adimen Artifizialaren eta Hizkuntza Eredu Handien esparruan garatzen ari diren tresna eta berrikuntzak gizarte eta komunikazio zientzietan irakaskuntza eta hezkuntzaren eremura eramatea da, fakultateko testuinguruan. Horretarako, adimen artifizialeko tresnak erabiltzeko azpiegitura sozio-tekniko bat sortuko da, tresna hauen erabilerak diren tentsio, gatazkak eta egokitzapenak modu esperimentalean sortu, hauen gaineko hausnarketa sustatu eta aukera berriak prototipatzeko. Azpiegitura horrekin hiru problematika jorratu nahi dira:

  • gizarte eta komunikazio zientzien praktika eta epistemologia, horretarako partaideei esperimentazioan oinarritutako eskuhartzeak egiteko eskatuko zaie hauek planteatzen dituen erronkak agerrarazi eta hauetara egokitzeko prototipo, protokolo, eta programak planteatzeko.
  • subiranotasun digitala, horretarako opensource filosofia eta praktikak izango ditu oinarri, bai ikerketa modu kolaboratiboan garatzeko zein unibertsitatean software pribatiboaren eta plataformen jabetzarekiko alternatibak jorratzeko.
  • euskara, hizkuntza eredu handien eztanda honetan, euskaratik eta euskaraz sortutako tresnak baliatzeko.

Ikerketalde, irakasle eta ikertzaile desberdinen eskura egon daitekeen laborategia sortzea da asmoa, modu experimental eta kolaboratiboan egokituko da haien beharretara. Zentzu horretan, garatuko den azpiegiturak hiru modutan engaiatu edo enrolatu egingo ditu partaideak.

Engaiamendu praktikoa, laborategi baten instalazioa izango du oinarri, azpiegitura partaideen eskura jarriz haien ikerketa eta irakaskuntza akademikoan lan egiteko. “Komunen laborategi” (Corsín Jiménez, 2021) gisa lan egiteko asmoa dauka, opensource filosofia eta hacker kulturako komunitate sarea osatuz (Amasté, 2018)

Engaiamendu etnografikoa, laborategiaren instalazio-prozesua bera eta bertatik eratorritako jardueren ikerketa delako. Era horretan, begirada etnografiko batetik eraikitako ikerketa da, ikerketa praktika eraginkorra izan da zientzia eta teknologiaren kutxa beltza zabaltzerako orduan (Latour, 1987). Ikuspegi etnografiko batetik, esperimentuaren emaitzetan arreta jarri ordez, esperimentazioa bera izango du interes esparrua (Ballestero eta Winthereik, 2021). Etnografia esperimentala burutuko da azpiegiturek, era horretan diseinatutako azpiegiturenoinarri politikoa eta kulturalak agerian jarriko dituzte egokitzapenek (affordance) agerian jarriko dira (Lupton, 2018, Ballestero & Winthereik, 2021).

Engaiamendu sozioteknikoa, dimentsio sozial eta teknikoak, teknologia gogor eta bigunek elkarrekin jardun eta elkar engaiatu egiten dizutelako, agentzia banatua (Bennett, 2011). Zientzia eta Teknologiaren Ikerketek dikotomia hauek gainditzeko proposatutako kontrobertsien kartografia (Venturini eta Munk, 2021) baliatuko da, laborategian ematen diren akats, zalantza etiko, zailtasun, tentsio, gatazka eta egokitzapenak aztertzeko. Era honetan, azpiegitura soziotekniko hau kontrobertsiak proboatzeko bitartekoa ere bada. Azpiegitura honi esker, eskainitako tresnek muga-objektu gisa jokatu ahalko dute, disziplina ezberdinak gurutzatu eta arlo desberdinetatik interesatzeko gaitasuna izango dute (Lupton, 2018).

Honetarako, proiektuak software eta hardwarea prestatu eta egokitu beharko ditu, eta espazio fisiko, sinboliko eta birtualak sortuko ditu tresna horien inguruan.

Univertsitatea edo erakundea: 
EHU
Ikerkuntza taldea: 
INNOKLAB
Autorea: 
Asier Amezaga eta Eduardo Apodaka
Emaila: 
asier.amezaga@ehu.eus