EU · EN

Konbitzul

Konbitzul

Konbitzul datu-baseak euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioei eta euren ordainei buruzko informazioa biltzen du. Bilaketak hainbat irizpideren arabera egin daitezke: (1) hizkuntza-norantza (euskaratik gaztelaniara ala gaztelaniatik euskarara), (2) bilatu nahi den testuaren forma (konbinazio osoa, aditza edo izena), eta (3) informazio linguistiko gehigarria (euskara-gaztelania zentzuan, euskarazko izenaren kasu- edo postposizio-marka; gaztelania-euskara zentzuan, gaztelaniazko konbinazioaren egitura).
Horrez gain, nahi izanez gero, % ikurra erabiltzeko aukera ere badago, edozein karaktere multzo bilatzeko. Adibidez, era% bilatuz gero, eraz hasten diren hitz guztiak agertzen dira: era, erabaki, eragozpen, erantzukizun, erantzule...

Izen+aditz konbinazio-itzulpenen datu-basea
Uxoa Iñurrieta
usoa.inurrieta@ehu.eus
Online
Hizkuntza
UPV/EHU
HiTZ zentroa - Ixa taldea
Idatzizkoa