EU · EN

Law

Zuzenbide Corpusa

Zuzenbide Corpusa

Zuzenbide Corpusa Euskara Institutuaren ekimena da, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin lankidetzan garatua. Corpus honen helburua da euskara juridikoaren eragile nagusiek sortutako testuak eskuragarri jartzea, euskarazko prosa juridikoa finkatzen laguntzeko. Horretarako, 2000. urteaz geroztik euskaraz emandako lege-testu, eskuliburu eta Zientzia Juridikoen alorreko artikulu akademiko nagusiak kontsulta daitezke corpus honetan. Hainbeste eragileren lana biltzen da hemen: UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatea, Eusko Ikaskuntza, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saila, IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofiziala (IZO), Deustuko Unibertsitatea, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Foru Parlamentua, UZEI, Foru Aldundiak, eta abar. Lan horren emaitzaren erakusgarri dira, hain zuzen ere, Zuzenbide Corpusak biltzen dituen lege-testuak eta testu akademikoak.

Corpusean jasotako lege-testuak eskuragarri daude, formatu elektronikoan, nahiz ez hemen bezala bere osotasunean, beste toki batzuetan ere: Euskara Juridikoaren Atarian, UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren Legeak-Leyes bildumaren atarian, Eusko Legebiltzarraren Legeen datu-basean, Nafarroako Foru Erkidegoaren Aldizkari Ofizialean (NAO), Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren Lege-testu Elebidunen Liburutegian, IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren (IZO) Legeria Euskaraz atarian eta Deustuko Unibertsitatearen Liburutegi Juridiko Elebidunean. Zuzenbidearen alorreko testu akademikoak, berriz, UPV/EHUren Euskara Institutuaren Sareko Argitalpenen Testubiltegian eta Eusko Ikaskuntzaren ELERIA aldizkariaren web-orrian eskura daitezke osorik formatu elektronikoan.

Zuzenbide Corpusa urtez urte eguneratuko da, azken urtealdian argitaratutako lege-testu eta testu akademiko esanguratsuenak jaso ondoren. Etorkizunean beste testu-mota batzuk ere jasoko dira: jurisprudentzia, inprimaki juridikoak, notariotzaren alorreko dokumentuak, eta abar. Beti ere, gutxieneko testu-masa adierazgarria eskuratzen denean. Bitartean ere, hona hemen Zuzenbide Corpusaren datu batzuk:

Argitaratze-data: 2012-05-02
Dokumentu-kopurua: 719
Lege-testuak: 678
Testu akademikoak: 141
Hitz-kopuru osoa: 8,8 milioi
Lege-testuak: 6,0 milioi
Testu akademikoak: 2,8 milioi

Euskara juridikoaren eragile nagusiek sortutako testuak eskuragarri jartzen ditu
Zuzenbidea

Legeak/Leyes glosategia

Legeak/Leyes glosategia

Glosategi juridiko honek Legek/Leyes saileko lege-testuen terminologia eta lexiko juridiko elebiduna biltzen du. Sarrera bakoitzean bi hizkuntzetako ordainak ezezik, lege-iturriak ere zehazten dira laburdura-zeinuen bidez. Horri esker, hiru kontsulta mota egin litezke: arrunta, lege-testuaren araberakoa eta aurreratua (terminoa eta lege-testua zehaztuta). Hurbilpenez ere egin litezke bilaketak. Adibidez, “zuzenbide” kontsultatuz gero, elementu hori duten sarrera guztiak berreskuratuko dira: “foru-zuzenbidea”, “zuzenbide publikoa”, “zuzenbidezko egoera”, eta abar. Osagarri gisa, lege-testu bakoitzari dagozkion glosarioak pdf formatuan ere eskaintzen dira ondorego dokumentu-zerrendan.

Glosategi juridikoa
Zuzenbidea

GARALEX

GARALEX

GARALEX ezagutza-bankua administrazioko eta arlo juridikoko hizkuntza-erabilerak aztertzeko garatu den baliabideen plataforma integratua da. Bertan, alor hauetako testuak corpus moduan biltzeko, lantzeko eta kontsultatzeko hainbat tresna biltzen dira: DokumentuBiltegia©, Corpus Arakatzailea, Lexiko Bereizlea©, Patroi Terminologikoen erauzlea© eta beste lan-tresna batzuk. Horiez gain, hiru modulu osagarri ditu azterlanen emaitzak eta baliabideak kudeatzeko: datu-base bibliografikoak sortzeko eta kudeatzeko modulua; datu-base terminologikoak eta glosarioak sortzeko modulua; eta estilo-fitxak sortzeko eta kudeatzeko modulua. Baliabide guztiak sarearen bidez balia daitezke, behin sisteman sartzeko baimena eskuratuta. Izan ere, ezagutza-banku hau teknologia sozialetan dago oinarrituta eta lankidetza eskatzen duten proiektuak aurrera atera ahal izateko berariaz diseinatu

administrazioko eta arlo juridikoko hizkuntza-erabilerak aztertzeko garatu den ezagutza-bankua
Online
Zuzenbidea